2016/05/31

Mario Ullés


4. Mailako ikaslea nazanez, zirikina proiektu bikainean parte hartu dot LMHko 2D gelan Yoli andereñoaren laguntzaile izanez. Euki dodan saioan ( eguazteneko lehenengo orduan ) egin dodazan klaseetan zehar matematika, proiektuak eta irakurmena landu dogu. Han, nik umeak lagundu dodaz zalantzak argitzen eta hareekaz irakurri dot.
 


Saio honeetan ederto sentitu naz, andereñoa oso atsegina dalako eta klase itzela tokatu jatalako. Nahi izan dodanean hitz egin ahal izan dot ( klasea oztopatu barik, noski ) eta benetan ondo pasatu dot.

 Amaitzeko, asko ikasi dodala esatea gustatuko litzakit. Umeekaz zelan lan egin ikasteaz aparte, zelan irakatsi eta zelan hitz egin ikasi dot. Nire ikuspuntutik proiektu hau oso erabilgarria izan da gehienentzako eta hurrengo urteetan etorriko diran ikasleekaz jarraitzea gomendatzen dot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina