2016/05/31

Anne Naroa Roncero

Neuri 1.E-n gorputz heziketa egitea egokitu jat, Iñigo Azkueta maisuagaz batera 10 egunez irakaslea eta heldua izatea zelakoa dan jakiteko. Ez doguz egun guztietan gimnasia egin hainbat ekitaldi eta egoera zehatzengaitik (Zientzia Azoka, dantza erakusketak, haurren Urbasarako ibilaldia, Aste Santu aurretik azken egunean ez eben gorputz heziketa euki, …), baina egunero ikusi ahal izan dot zer dan lehen hezkuntzako ikasleekaz ordubete egotea. Hareen arazoak eta honeentzako konponbideak, euren irriak eta negarrak, euren zailtasunak eta ahalmenak, hareen dohain eta akatsekaz.



Egia esan, oso gustura egon naz eta eskertzen dot euren estimua nire egonaldia atseginagoa egin dabelako. Euren xalotasuna sentitu dot, nola entzun dodan milaka aldiz neure izena zeozer erakutsi nahi eustielako, bizitzeko irrika eta beste hainbat sentipen adierazi deustiez. Egunero gelatik urtetzen nazanean animatuago sentitzen naz, bizitza beste modu baten ikusten dot, dana ez dala hain txarra.



Haurrekaz ibilia naz eta oso arin hartzen dabe nigan konfiantza, baina esperientzia honeek erabat irakatsi deust zelan tratatu 6-7 urteko umeak. Etorkizunean zer ikasi nahi dodan beti argi euki dot (medikuntza), baina (arraroa badirudi ere) umeak gustoko dodazan arren, ez nintzateke inoiz irakaslea ezta pediatra izango. Esperientzia honeek, ordea, erakutsi deust medikuntza ikasteko nota ez badot eukiten, beste aukera ugari dagozala gustatu ahal jatazanak. Hau izan da nire ikasgairik garrantzitsuena: ez nazala burugogorra izan behar nire bizitzan, malgutasuna behar dodala eta horrela pozago biziko nazala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina