2016/05/31

Irene Campillo Pereda


Urtero, DBH 4. mailako ikasleek  Zirikina Proiektua izeneko proiektuan parte hartzen dogu. Ikasle bakoitzari, talde bat egokitzen jaku eta irakasle bihurtzen gara. Ni LMH 4. mailako klase batera noa eguaztenero eta Peio maisuagaz batera Proiektua emoten dot. Ikasgai honen helburua oso polita eta interesgarria da; umeek etxe jasangarri bat “diseinatu” behar dabe. Horretarako, energia barriztagarria eta ez-barriztagarriak bereizten ikasi dabe, gizakiak sortzen dauan aztarna ekologikoa aztertu dabe, eta abar. Niri neuri, asko gustatzen jat gai hori; zorte handia izan dodala uste dot.


Bestetik, Zirikina Proiektuan parte hartzeko gogo handia neukan. Goizean 4.B klasera heltzen nazanean, ume guztiak nigana datoz; izugarri atseginak dira! Oso gustora sentitu naz, .  umeei laguntzea oso gustagarria baita. Gainera, irakasleek daben lan zoragarriaz jabetu naz.

Azkenik, asko ikasten nagoala eta irakaslea izatea gustatzen jatala aipatu gura dot. Ahaztuta neukan LMH 4. Mailan egotea zer dan eta horren hutsunea nabaritu dot. Espero dot ikasturte amaiera arte egotea zirikina proiektuan parte hartzen, esperientzia paregabea iruditu jat eta.

 

Mario Ullés


4. Mailako ikaslea nazanez, zirikina proiektu bikainean parte hartu dot LMHko 2D gelan Yoli andereñoaren laguntzaile izanez. Euki dodan saioan ( eguazteneko lehenengo orduan ) egin dodazan klaseetan zehar matematika, proiektuak eta irakurmena landu dogu. Han, nik umeak lagundu dodaz zalantzak argitzen eta hareekaz irakurri dot.
 


Saio honeetan ederto sentitu naz, andereñoa oso atsegina dalako eta klase itzela tokatu jatalako. Nahi izan dodanean hitz egin ahal izan dot ( klasea oztopatu barik, noski ) eta benetan ondo pasatu dot.

 Amaitzeko, asko ikasi dodala esatea gustatuko litzakit. Umeekaz zelan lan egin ikasteaz aparte, zelan irakatsi eta zelan hitz egin ikasi dot. Nire ikuspuntutik proiektu hau oso erabilgarria izan da gehienentzako eta hurrengo urteetan etorriko diran ikasleekaz jarraitzea gomendatzen dot.

Anne Naroa Roncero

Neuri 1.E-n gorputz heziketa egitea egokitu jat, Iñigo Azkueta maisuagaz batera 10 egunez irakaslea eta heldua izatea zelakoa dan jakiteko. Ez doguz egun guztietan gimnasia egin hainbat ekitaldi eta egoera zehatzengaitik (Zientzia Azoka, dantza erakusketak, haurren Urbasarako ibilaldia, Aste Santu aurretik azken egunean ez eben gorputz heziketa euki, …), baina egunero ikusi ahal izan dot zer dan lehen hezkuntzako ikasleekaz ordubete egotea. Hareen arazoak eta honeentzako konponbideak, euren irriak eta negarrak, euren zailtasunak eta ahalmenak, hareen dohain eta akatsekaz.



Egia esan, oso gustura egon naz eta eskertzen dot euren estimua nire egonaldia atseginagoa egin dabelako. Euren xalotasuna sentitu dot, nola entzun dodan milaka aldiz neure izena zeozer erakutsi nahi eustielako, bizitzeko irrika eta beste hainbat sentipen adierazi deustiez. Egunero gelatik urtetzen nazanean animatuago sentitzen naz, bizitza beste modu baten ikusten dot, dana ez dala hain txarra.



Haurrekaz ibilia naz eta oso arin hartzen dabe nigan konfiantza, baina esperientzia honeek erabat irakatsi deust zelan tratatu 6-7 urteko umeak. Etorkizunean zer ikasi nahi dodan beti argi euki dot (medikuntza), baina (arraroa badirudi ere) umeak gustoko dodazan arren, ez nintzateke inoiz irakaslea ezta pediatra izango. Esperientzia honeek, ordea, erakutsi deust medikuntza ikasteko nota ez badot eukiten, beste aukera ugari dagozala gustatu ahal jatazanak. Hau izan da nire ikasgairik garrantzitsuena: ez nazala burugogorra izan behar nire bizitzan, malgutasuna behar dodala eta horrela pozago biziko nazala.

2016/05/12

Nerea Vazquez

Nire kurtsoko ikaskide guztien bezala, aurten, hirugarren ebaluaketa honetan, zirikiña proiektua egitearen momentua ailegatu jat.



Lehenengo eta behin, Emiliok, gure erlijioko maisuak, zirikiña proiektua proposatu eta azaldu euskun.  Geroago, Batxillergoko ikasle batzuk, elkarrizketa bat egin euskuen zein arlotan klase eman gura genduan jakinarazteko.

Alkarrizketa honeek amaitu ostean, bakotxari egun eta klase desberdinetan tokatu euskuen. Niri, konkretuki , eguen goizeetan joatea tokatu jatan, art- english emateko LMH-ko 2.B mailan.
Nire lehenengo eguna, bereziena izan zan. Klasera heldu nintzanean, ume guztiak harrituta geratu ziren niri begira. Inork ez ekian nor nintzan eta zertara ninoian. Andereño Yoli heldu bezain pronto, nire burua aurkeztu eta zirikiña proiektuaren helburua azaldu neban.

Hasieran, oso urduri sentidu nintzan, ez nebalako  holako eskarmenturik inoiz izan baina lehenengo egunetik proiektu hau oso ondo izango zalako sentsazioa neukan. Eta ez naz okertu.

Etorkizunari begira,beti neureburua andereño lez ikusi dut. Zirikiña proiektua egin eta gero, esperientzia oso ona izan dodala esateaz aparte, primeran pasatu dodala esan behar dot, gainera, aintzineko momentuetaz gogoratzea eginarazi deusta.

Edurne Antxia

Eguenetako lehenengo orduan joaten naz eta han PROIEKTUA ikasgaia lantzen dot. Klaseak hasten diranean, lehengo egiten doguna otoitza da eta eskerrak eman Jainkoari daukagun guztiagatik.



Lehenengo egunetan irakurtzen egozan eta nik egiten nebana zera zan: umeak lagundu galdu baziran. Gero, etxerako lan guztiak egin baebezan izartxo bat jartzea. Azkenengo bi egunetan, batean erlijioko lan bat amaitu genduan eta bigarrenean matematikako ariketak eta laguntzen nebazan.

Oso pozik sentitu naz denbora osoan, languntzen eta eurekin egoten, beste motatako esperientzia bat izan da. Gainera hasiera batean ez nebazan gogoko umeak baina hau egin ostean beste forma batez ikusten dot.


Proiektu honekin, ezeren truke laguntzea munduko sentipen onena dala ikasi dot.